ENTRENAMENDU-METODOLOGIA

Ikasi entrenamenduan zure esku-hartzea sustatzen eta hobetu zure klubeko prozesuak.

Modalitateak
Aurrez aurreko eta Online
Iraupena
Aurrez aurreko: Urtarrila – Maiatza
Online: Urtarrila – Maiatza
Ikasketa-balioa
Titulazioa AC | FC
125 ordu
Instalazioak
Lezama eta San Mames
Campus birtuala
Eduki guztia eskuratzeko aukera
Tutoretzak
Bakarka eta taldeka
Proiektu praktikoa
Aukerakoa

Programaren azalpena

Entrenamendu-metodologiaren Programa Aurreratuaren helburua futbolaren entrenamenduarekin lotutako arlo guztiak jorratzea da: jokalariarengandik zereginera, saiora, planifikaziora eta zelaian esku hartzera.

01

Nori zuzenduta dago?

Prestakuntza entrenatzaileei, koordinatzaileei, harrobiko zuzendariei, metodologoei eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan lizentziatu edo graduatuei zuzenduta dago.

02

Zer ikasiko duzu?

  • Entrenamendurako metodologia propioa garatzea, aplikatzea eta aztertzea.
  • Jokalariaren garapenerako estrategiak aplikatzea.
  • Talde-lanerako trebetasunak sustatzea.
  • Entrenamendu-prozesuko egungo joerak ezagutzea.
  • Entrenamenduari aplika dakizkiokeen gaitasun teknologikoak eskuratzea.
  • Entrenamendu-prozesua aztertzea.
  • Egitura baten helburuak betetzeko ekintza-planak ezartzea.
  • Futbolean irakatsi eta ikasteko espazioak sortzea.
03

Zer hartzen du barne programa aurreratuak?

  • Dinamika praktikoak Lezamako entrenamenduan.
  • Klub profesionalei lotutako irakasle-taldea.
  • Aurrez aurreko eskolak Lezaman eta San Mamesen.
  • Athletic Club Football Centerrek emandako ziurtagiria.
  • Software espezializaturako lizentziak.
  • AC | FC Campus Birtualerako etengabeko sarbidea.
  • Bakarka eta taldekako tutoretzak.
  • Metodologia software pertsonalizatua.
  • Aurrez aurreko masterclassa.

Programaren edukia

  • Testuinguruaren azterketa: klubaren idiosinkrasia, ideia, kultura, baliabideak
  • AMIA analisia
  • Misioa, ikuspegia eta balioak
  • Nortasuna
  • Sistema konplexuen teoria
  • Entrenamenduaren teoriak: Periodizazio taktikoa, mikroziklo egituratua eta beste batzuk
  • Kirolariaren etapak
  • Harrobiko klub nagusiak

  • Ikuspegia: Kontzeptuala vs. Espezifikoa
  • Jokalaria
  • Helburuak ezartzea
  • Plangintza estrategikoa
  • Zehar-lerroak
  • Jokalari-profilak
  • Entrenamendurako aukeratutako bitartekoen definizioa: zereginen tipologia, egitura-elementuak eta saio-egitura
  • Plana, proiektua eta programa
  • Ebaluazio-adierazleak
  • Giza baliabideen profila definitzea
  • Antzematea
  • Entrenamendu mentala

  • Erlazioak
  • Profilak
  • Banakako garapena
  • Ebaluazio irizpideak
  • Adimeneko entrenamendua
  • Joalariaren banakako txostenak (Eduki teknologikoa)

  • Egituraren definizioa
  • Diziplina anitzeko lana: sail desberdinen integrazioa
  • Datuen komunikazioa eta kudeaketa
  • Baliabideen banaketa
  • Entrenatzeko bitartekoak
  • Komunikazio eta elkarlanarako tresnak (Eduki teknologikoa)

  • Azterketa
  • Lehiaketaren analisia
  • Jarraipena: jokalaria, caldea eta teknikaria
  • Bildutako daten aplikazioa
  • Bideo edizioa jokalariaren azterketarako (Eduki teknologikoa)
  • Ekintzen marrazketa Klipdraw tresnarekin (Eduki teknologikoa)

  • Zeregina harreman-bide gisa
  • Zereginen diseinua
  • Mikrozikloak
  • Mentoringa eta entrenamendua aplikatzeko eta garatzeko estrategiak
  • Hizkuntza arrunta
  • Metodologia app-aren sortera (Eduki teknologikoa)
  • Futbol-areiketen disienta TacticalPad tresnarekin (Eduki teknologikoa)

Zein modalitate egokitzen zaizu?
AURREZ AURREKOA EDO ONLINE

ATHLETIC CLUB FOOTBALL CENTER BIZI EZAZU

Lezamako eta San Mameseko instalazioetan ikasiko duzu, bertan baitago jokalari guztien kirol eta giza prestakuntza.

Instalazioak Lezama eta San Mames

01

01 Instalazioak: Lezama eta San Mames

Klase praktikoak zelaian bertan

02

02 Klase praktikoak zelaian bertan

Parte-hartze zuzena Athletic Clubeko teknikariekin

03

03 Parte-hartze zuzena Athletic Clubeko teknikariekin

AC|FC Pack-a ofiziala

04

04 AC|FC Pack-a ofiziala

NOREKIN IKASIKO DUZU?

Igor Oca

Director técnico
C.D. Universidad Católica

AURREZ AURREKO MODALITATEA

  • 125 orduko ikasketa-balioa
  • Aurrez aurreko eskolak Lezaman edo San Mamesen
  • Klase praktikoak zelaian bertan
  • Entrenamenduak zuzenean ikusteko aukera
  • Klub profesionalen irakasleak
  • Masterclass zuzenean
  • Tutoretza pertsonalizatuak
  • Metodologia-software pertsonalizatuaren sortzea
  • AC | FC-en Campus Birtualera etengabeko sarbidea
  • TacticalPad eta Klipdraw lizentziak
  • Aukerako proiektu praktikoa
  • AC | FC-en ekitaldietara lehentasunezko sarbidea
  • Ikasleak talde pribatuan sartzea
  • Athletic Club Football Center-ek jaulkitako ziurtagiria
  • AC | FC Janzkera

990

Finantzatua 100€ hilean

Matrikula egin zaitez

Online MODALITATEA

  • 125 orduko ikasketa-balioa
  • Ordutegi-malgutasuna
  • Klub profesionalen irakasleak
  • Masterclass zuzenean
  • Tutoretza pertsonalizatuak
  • Metodologia-software pertsonalizatuaren sortzea
  • AC | FC-en Campus Birtualera etengabeko sarbidea
  • TacticalPad eta Klipdraw lizentziak
  • AC | FC-en ekitaldietara lehentasunezko sarbidea
  • Ikasleak talde pribatuan sartzea
  • Athletic Club Football Center-ek jaulkitako ziurtagiria

780

Finantzatua 84€ hilean

Matrikula egin zaitez

Ohiko galderak

Ordainketak gure ordainketa-pasabidearen bidez egin ditzakezu, kreditu-txartelarekin.

Hautatu zuri gehien egokitzen zaizun ordainketa-aukera, eta hauen artean
aukera dezakezu:

  • Ordainketa bakarra
  • 2 kuota ordaintzea
  • 12 hilabeteko finantzaketa

Prozesua oso erraza izango da, eta finantzaketa automatikoki egiten da gure webgunean. Aukeratu ordaintzeko modua eta jarraitu erosteko prozesuaren urratsak.

Hiru gune bereizten ditugu:

Ikasgela birtuala: online eskolak, bideoak, entregak eta material osagarria bistaratuko ditugu.

San Mames: aurrez aurreko eskoletarako estadioak eskaintzen dizkigun espazioak erabiliko ditugu. Ikasgelak, biltzar-aretoa, ikus-entzunezko eremua.

Lezama: ikasgelak eta entrenamendu-eremuak aurrez aurreko eskoletarako erabiliko ditugu, jarduera praktikoarekin batera.

Informazio-txostenean aurrez aurreko klaseen, online klaseen eta moduluen iraupenaren egutegia zehazten dugu.

Ikasleen arlo birtual pertsonalean, eskolen grabazioak ikusi, eduki teorikoa deskargatu, irakasleekin harremanetan jarri, zalantzak kontsultatu, kalifikazioak eta feedbacka ikusi eta programa aurreratuko modulu bakoitzeko proiektuen entregak egin ahal izango dituzu.