HARROBIKO KOORDINAZIOA
Hobetu zure kluba osatzen duten elementu guztien funtzionamendua, kirol-egitura batek behar dituen estrategiak eta trebetasunak aplikatuta. Futbolarien garapenera bideratutako ikuspegi¡ integrala.
IKASTARO TRINKOAREN DESKRIBAPENA
Harrobiko klub bat koordinatzeak berekin dakar azken joeren berri izatea eta hainbat baliabide aplikatzeko gaitasuna izatea, kluba osatzen duten pertsonak indartzeari begira.
Horregatik, koordinatzailearen figura ezinbestekoa da edozein kirol-erakundetan, eta denboraldi bakoitzean ematen diren prozesuetan ikuspegi estrategikoa eta bateratua emateko gai den profila eskatzen du.
Ikastaro trinkoan ezagutuko ditugun metodologia eta estrategia ezberdinek helburu bera dute: klubaren kirol errendimendua hobetzea.
Horren haritik, Athletic Clubek bere historia osoa elitean eman du filosofia bakar batekin, bere aktiboen errendimendua maximizatu behar izan duelarik. Harrobiko taldeen koordinazioan izandako esperientzia hori aurkeztuko dugun proposamen trinkoan islatuko da. Horretarako, online prestakuntzako 16 ordu antolatu ditugu, 4 saiotan banatuta, klubaren proposamena eta klubetako beste esperientzia batzuk ezagutzeko, zure testuinguruan inspiratzeko eta islatzeko baliagarriak izango direlakoan.
LEZAMA, HARROBIAREN SINONIMOA
Ezagutu lan-metodologia bereizgarria
BESTE PROGRAMA BATZUEN BALORAZIOA: 4 ‘8/5
ATHLETIC CLUB FOOTBALL CENTER BIZI EZAZU
Lezamako eta San Mameseko instalazioetan ikasiko duzu, bertan baitago jokalari guztien kirol eta giza prestakuntza.
¿CON QUIÉN VAS A APRENDER?
100% ONLINE MODALITATEA
BLACK FRIDAY!
349€ 245€
Aprobetxatu prezio berezia abenduaren 2ra arte