KIROL-AHOLKULARITZAKO ZERBITZU PROFESIONALAK, ATHLETIC CLUBEN EZAGUTZAN OINARRITUTA
KIROL-AHOLKULARITZAKO ZERBITZU PROFESIONALAK, ATHLETIC CLUBEN EZAGUTZAN OINARRITUTA
ZERGATIK DA ATHLETIC CLUB PARTNER EGOKIA?
Athletic Club eta Lezama historia, nortasun, profesionaltasun, talentu sorkuntza eta lehiakortasunaren sinonimoak izanik, AC Football Centerrek Europako eliteko futbolean erreferentziazko jakintza-gune bilakatzeko asmoa du, kaptazioan, sortzean eta garatzean aitzindaria delarik. Hori dela eta, Kluba prest dago kirol-mailan jauzi kualitatiboa eman nahi duten futbol profesionaleko egituretarako partner egokia izateko.
BALIO-PROPOSAMENA
Futbol klub profesionalen kirol-proiektuen garapenera bideratutako aholkularitza zerbitzua. Gure lan taldeak eskainitako aholkularitza, Athletic Club aren TALENTUAn, EZAGUTZAn, METODOLOGIAn, ESPERIENTZIAn eta KIROL ARRAKASTAn oinarrituta egongo da.
TALENTua
Harrobian garatutako lehen taldeko jokalarien % gehiena duten Europako bost liga handietako bigarren kluba (%56), Europako bost liga handietako bigarren kluba, non jokalariak denbora luzeagoan mantentzen diren taldean (4,9 urte).
EZAGUTZA
Prestakuntza handiko profesionalen talde handia da, eta duela hamarkada batzuetatik hona hitzartutako kluben sarearekin ezagutza garatzen eta partekatzen jardun du.
METODOLOGIA
Nazioartean aintzatetsitako lan-eredua, gure hitzartutako kluben sarearekin partekatutako kaptazio-estrategian, banakako lan pertsonalizatuan eta pertsonaren garapen osoko ikuspegian oinarrituta egituratua; hori guztia, 50 urtez baino gehiagoz etengabe hobetuz.
ESPERIENTZIA
Talentua erakartzen, sortzen eta garatzen nazioartean aitzindaria den kluba, 50 urte baino gehiagoko trackrecord-a duena, eta lehen taldearentzat 250 jokalari baino gehiago sortu dituena.
KIROL-ARRAKASTA
Gizonezkoak: 8 Liga txapelketa, 24 Kopa txapelketa, 200 parte-hartze Europako Txapelketetan eta Real Madrid eta Barcelonarekin batera 125 urteko historian futbolaren elitean mantendu den talde bakarra.
Emakumezkoak: 5 Liga txapelketa, 3 txapeldunordetza Ligan, 2 txapeldunordetza Kopan eta beti mailarik gorenean lehiatuz 2002an sortu zenetik
METODOLOGiA
Talentua sortzeko bikaintasuneko kirol-eredua diagnostikatzera, diseinatzera eta gauzatzera bideratutako Esparru metodologikoa, beti ere epe ertain eta luzean kirol-arrakasta eta iraunkortasun ekonomikoa lortzera bideratua.