100% ONLINE

AC|FCk ziurtatutako ikastaroak metodologia, errendimendua, analisia eta harrobiaren arloan. Ordutegi finkorik gabe, edozein gailutatik.


Sarbide mugagabeaUrtebetez

Zure erritmoanOrdutegi finkorik gabe

EtxetikEdozein gailu

ZiurtagiriaAthletic Club Football Center

FAQ

Ohiko galderak

Zer ordainketa aukera ditut?

Matrikularen ordainketa kreditu-txartel bidez egiten da gure ordainketa-pasabide seguruaren bitartez.

Zenbat denboraz izango dut edukietarako sarbidea?

Campus birtualerako sarbidea mugagabea izango da urtebetez. Epe horretan, ikastaroko materialak deskargatu eta bideoklaseak nahi adina aldiz ikusi ahal izango dituzu.

Nola deskargatzen dut nire ziurtagiria?

Eduki guztiak eginda bezala markatuta daudenean (bideoak, galdetegiak edo entregak), zure AC|FC ziurtagiri pertsonalizatua deskargatzeko aukera agertuko da. Gainera, posta elektronikoz jasoko duzu.

Nola eta noiz dira klaseak?

Edukiak matrikulazioa egiten den unetik daude eskuragarri, zure erritmoa kudeatu ahal izateko. Sarbide-kredentzialak automatikoki jasoko dituzu posta elektronikoz, AC Football Centerrekin egiten dituzun ikastaro guztietarako baliagarriak.

Zer behar dut klaseak ikusteko?

Campus birtualera edozein gailutatik sar zaitezke: mugikorretik, ordenagailutik edo tabletetik, iOS, Android edo Windows sistemekin. Interneteko konexioa besterik ez duzu behar.

Zalantzarik?

Ez dakizu zein ikastaro aukeratu?

Kontaiguzu zure profila eta helburuak: zuretzat egokiena den %100 online ikastaroa aukeratzen lagunduko dizugu.