Goi-errendimendura bideratutako prestakuntza integrala
Munduan bakarra den harrobiko klub baten esperientzia, ezagutza eta berrikuntza zentroa bihurtuta.
- Lezama · 1971tik
- San Mamés · UEFAren elite estadioa
- Aurrez aurre eta online
Futbol-industriaren buru izango diren entrenatzaile eta profesionalentzat
Lezama prestakuntzaren, garapenaren eta ezagutzaren sinonimoa denez, AC|FCren helburu nagusia da gure ikasleen hazkunde pertsonal eta profesionalerako eskola erreferente bat eskaintzea.


Egitekoa, ikuspegia eta balioak
- Egitekoa
- Beren lan-jarduera futbol-industriarekin lotu nahi duten profesionalak garatzea, eta prestakuntzaren bidez sektorearen profesionalizazioa eta modernizazioa bultzatzea.
- Ikuspegia
- Futboleko profesionalentzako erreferentziazko prestakuntza-zentroa izatea, non prestakuntza gauzatuko duten ezagutza-espazio berezi eta berritzailea eskainiz, esparru paregabean.
- Balioak
- Kide izatearen sentimendua, filosofia, ikaskuntza eta bikaintasunaren etengabeko bilaketa dira Athletic Club Football Centerri forma eta zentzua ematen dioten balioak.
Ikaskuntza murgiltzailea, parte-hartzailea eta moldakorra
Gure ikasleak tutoretzapean egongo dira lehen minututik, eta beharrezko tresna guztiez hornituko ditugu, betiere teknologia zeharkako ardatz gisa jarriz.
Irakaslearen profila
Irakasle-talde profesional eta eskarmentudunaren aldeko apustua egiten dugu, hausnarketarako guneak sortzeko gai izango dena, gure ikasleen prestakuntza-beharretara egokitutako ikaskuntza praktikoa bultzatuz.
Ikasleriari laguntzea
Gune erreserbatu bat eskainiko dugu, programetan sortzen diren gaiak tutoreekin azkar eta zuzenean partekatzeko. Ikasleak babestuko dituzten banakako eta taldeko tutoretzak.
Ikuspegi teknologikoa
Futbolari aplikatutako gaitasun teknologikoak elementu komunak izango dira gure prestakuntza guztietan, eta gure programen edukiak bultzatuko dituzte.
Ikaskuntza murgiltzailea
Lehen egunetik eskuratutako ezagutzak aplikatuko ditugu, Lezaman egiten diren dinamikak barrutik ikusiz eta aurreko eta ondorengo azterketa eginez.
Prestakuntza-estrategia anitzak
Aurrez aurreko eskolak, focus taldeak, masterclassak, jarduera praktikoak zelaian bertan, elkarrizketak, online eskolak eta edukiaren ikuspegi integrala emango duten proiektuak.
Proiektu praktikoa
Osatu zeure esperientzia Lezaman. Zure ikaskuntza indartzeko aukera izango duzu Athletic Clubeko taldeekin egindako proiektu praktiko baten bidez.
Campus birtuala
Lehen egunetik zure aurrerapenak jarraitzen, edukiak biltzen eta gure irakasle-taldearekin komunikatzen lagunduko dizun plataforma.
Networking
Gure programetako parte-hartzaileekin loturak sortzeko aukera emango dizuegu, talde pribatuen, foroen eta topaketen bidez sinergiak sortzeko.
Bizi Athletic Clubeko prestakuntza-esperientzia Lezaman eta San Mamesen
Ikaskuntzari eta ezagutza propioa sortzeari eskainitako espazioa.
Lezama
1971tik · Bilbotik 15 km-ra1971n inauguratu ziren Lezamako instalazioak, Athletic Clubek talde profesionalaren lantoki gisa espazio propioa eta kluba osatzen duen staff tekniko osoaren ezagutza sortzeko eta transmititzeko espazio bat izateko duen beharrari erantzuteko.
Lezama udalerrian daude, Bilbotik 15 bat kilometrora. Instalazio horiek Athletic Cluben eta bere filosofiaren oinarriak dira, bertan baitago fisikoki harrobia, erakundearen ezaugarri bereizgarria den jokalari propioak bakarrik izatearen ideiari eusten dion oinarria.





San Mamés
2013tik · UEFAren elite kategoriaMunduko abangoardian dagoen estadioa, elite kategoria duena UEFAren arabera, 2013an inauguratua. Eszenatoki egokia da gure ikasleak garatzeko, futbola alde guztietatik arnastuz.
Gure prestakuntzen egunerokotasuna gauzatzeko instalazio paregabeak. Ikasleek hainbat espazio izango dituzte prestakuntza-jarduerak garatzeko, hala nola gela ekipatuak, kongresu-aretoa edo ikus-entzunezkoen gunea.





Ezagutu gure prestakuntza-eskaintza
Programa aurreratuak, online ikastaroak eta jardunaldiak, errendimendu handiko prestakuntza integrala aurrez aurre edo online eskaintzen dutenak.



